Ume bakoitzak zoruko lauki batean jarriko da, pilotak irakasleak
botako du frontisera eta haiek pilota bere lauki zatian punpa egingo duela uste
badute txalo emar beharko dute.
Bi taldetan banatuta egongo dira, eta talde bakoitzak babestu
behar duen eremu bat izango du (etxea). Beste taldekoen helburua pilotak
aurkarien etxean sartzea izango da, pilota gehien sartzea lortzen duen taldeak
irabaziko du.
Ikasleak bi ilartan egongo dira jarrita, pelotaren norabidearen
arabera esku batekin edo bestearekin eman beharko diote pelotari. Buelta oso
bate egitean ilaraz aldatuko dira.
Ikasleak bi ilartan jarriko dira eta txandakatuz pelota joko dute.
Frontisa bi zatitan banatuta egongo da, pelota goiko zatira botatzea lortzen
duenak bi puntu lortuko ditu eta beheko zatira botatzen duena puntu bat. Puntu
gutxien lortzen dituzten umeak proba dibertigarriren bat egin beharko dute.
Bikoteka egongo dira eskua emanda eta peloteo bat jokatzen saiatuko dira. Pilota jotzen duten bakoitzean kantxan egongo diren konoetako bat ikutu beharko dute eta gero pilotari berriz emateko prestatu.





















