jueves, 12 de noviembre de 2015

Nortzuk gara eta zein da gure helburua


Gu Nayla, Maddi, Andrea eta Ane gara eta jarduera fisikoaren eta kirolen graduko ikasleak gara. Aurten euskal pilota asignatura izan dugu eta bertan irakaskuntzari buruzko hainbat gauza ikasi ditugu. Gai hau oso interesgarria iruditu zaigu, izan ere gure kulturarekin lotura estua du kirol honek eta horregatik oso ideia ona iruditzen zaigu haurrei hau transmititzea. Haur gehienak gaur egun kirol famatuenetan fijatzen dira, euskal pilotaren ezaugarriak alde batera utziz. Pena bat da garai batean oso famatua zen aktibitate hau galtzea, horregatik pentsatu dugu pixkanaka hau aldatzea, hau da, haurrak gure kulturako kirol ezagunena gustuko izatea eta praktikatzen hastea. Gure helburu nagusia haurrak dibertitzea da, beti ere zerbait ikasten dutela kontuan izanda. Kulturari buruzko informazioa ikasteko metodo errazena praktikaren bidezkoa iruditu zaigu eta horregatik udalekua ideia bikaina dela pentsatu dugu. Haurrak gainera, ez dituzte euskal pilotako espezialitateak bakarrik probatuko, beste hainbat aktibitate ere egingo baitituzte. Azken finean dibertitzea da garrantzitsuena.
Gu lauok gara ideia aurrera atera dugunak baina noski, ez gara proiektu honetako partaide bakarrak. Haur guztiak kontrolatu ahal izateko beste hainbat laguntzaile ditugu: Mikel, Igor, Laida eta Txomin. Eta bestalde hau dena aurrera ateratzea posible egin duen zuzendaria, Jose Mari. 

Kontaktuak


Zuzendaria: Jose Mari
Telefonoa: 678950678
Korreoa: jerrasti@gmail.com


Laguntzaileak: Mikel Arturu, Igor Garcia, Laida Etxeberria eta Txomin Huarte.



Monitoreak: Maddi Aalla, Nayla de Andrés, Ane Gorostegi eta Andrea Gandiaga.


No hay comentarios:

Publicar un comentario