martes, 24 de noviembre de 2015

Saioak

Ume bakoitzak zoruko lauki batean jarriko da, pilotak irakasleak botako du frontisera eta haiek pilota bere lauki zatian punpa egingo duela uste badute txalo emar beharko dute.
Bi taldetan banatuta egongo dira, eta talde bakoitzak babestu behar duen eremu bat izango du (etxea). Beste taldekoen helburua pilotak aurkarien etxean sartzea izango da, pilota gehien sartzea lortzen duen taldeak irabaziko du.


Ikasleak bi ilartan egongo dira jarrita, pelotaren norabidearen arabera esku batekin edo bestearekin eman beharko diote pelotari. Buelta oso bate egitean ilaraz aldatuko dira.

Ikasleak bi ilartan jarriko dira eta txandakatuz pelota joko dute. Frontisa bi zatitan banatuta egongo da, pelota goiko zatira botatzea lortzen duenak bi puntu lortuko ditu eta beheko zatira botatzen duena puntu bat. Puntu gutxien lortzen dituzten umeak proba dibertigarriren bat egin beharko dute.

Bikoteka egongo dira eskua emanda eta peloteo bat jokatzen saiatuko dira. Pilota jotzen duten bakoitzean kantxan egongo diren konoetako bat ikutu beharko dute eta gero pilotari berriz emateko prestatu.







No hay comentarios:

Publicar un comentario