Euskal pilotako udaleku honetan
gazteek ez dute aspertzeko denborarik izango, pila bat jarduera prestatu
baitditugu ederki pasa dezaten euskal pilota ikasten duten bitartean.
Goizeetan eskupilotan zentratuko dira
saioak eta arratsaldeetan berriz euskal pilotaren beste espezialidade batzuk
ezagutu eta praktikatuko dituzte. Horretaz gain pilotarekin zerikusirik ez
duten jarduera batzuk ere ditugu prestatuta.
Esan bezala, goizero landuko dute
euskal pilota eta sesioak 2 ordu ingurukoak izango dira. Umeak bi taldetan
banatuta egongo dira adinaren arabera, eta behin talde bakoitzeko partaideen
maila ezagututa bi azpitalde egingo ditugu.
Gustatuko litzaiguke gazteek aste
honetan ederki pasatzeaz gain euskal pilotari buruzko gauza nahiko ikastea eta
udalekua bukatzean ume gehienak pilotariak zirenak zein ez zirenak pilota
eskola baten sartzera animatzea.

Este comentario ha sido eliminado por el autor.
ResponderEliminarLehenik irizpide orokorrei dagokienez, Bibliografiari dagokionez, hainbat pertsonan ezberdinengandiko informazioa jaso dutela ikus daiteke baina pertsonez gain, artikulu/liburuak bezalako iturriak erabili beharko lituzkeela uste dut.
ResponderEliminarAurkezpenari eta blog-aren diseinuari dagokionez, bikainekok deritzet. Lehen begi bistan ez da pisutsua suertatzen, hau da, dena argi eta gustuko moduan dago azalduta (irudi asko tartekatuz eta horrela erosoagoa eginez).
IKT-ren erabilera ona ikus daiteke, argazki asko erabili baitituzte baina hori hobetzeko bideo batzuk sartuko nituzke.
Azkenik, ortografiari dagokionez, errepasatu beharko litzatekeela uste dut (pixka bat).
Irizpide zehatzei dagokienez, ezer falta ez dela esango nuke. Izena emateko tokiko informazioa oso landuta dagoela esango nuke besterik gabe.
Orokorrean blog ona dela esan dezaket eta 9ko kalifikazioa jarriko nioke, bideoak gehitzea eta ortografia errepasatzea falta baitzaio.
Garoa Martinez Anasagasti 1. maila
• Ebaluazio irizpide nagusien oharrak: OSO ONGI, lana bideratuta dago baina hainbat xehetasun kontuan hartzea falta da. Adibidez artikulu gehiagoren erabilera baina, dena dela, blog-a ortografia aldetik oso ondo dago eta guztia ondo ulertzen da, gainera erraza da gauzak topatzea eta galderak ondo erantzuten ditu.
ResponderEliminar• Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak: Ia irizpide guztiak bete dituzte. Instalazioetara ez dira gerturatu baina haiei buruzko informazioa topatu dutela argi dago, eta guztia ondo azalduta agertzen da. Ariketak ere argi ikus daitezke marrazkien bidez zer eskatzen duten eta kontaktuak eta bertaratzeko helbidea argi uzten dute.Instalazioei buruz ere hainbat informazio aipatu dute eta aurreikusitako diru sarrerak eta gastuak ere bertan agertzen dira.
• Kalifikazioa (0-10): 8´5
• Zuen izen abizenak eta Fakultate – maila: LEIRE AGUAYO 1. Maila JFKZF
Irizpide orokorrei dagokienez, hainbat informazio-iturri erabiltzen dituzte baina artikulu gehiagoren bat bilatzea eta egindako elkarrizketak blogean ikusteko aukera izatea ondo egongo litzateke. Blogaren diseinua ona da, informazio eta saioak ordenatu baitituzte. Gainera, proiektu honen helburua argi utzi dute. IKT tresnen erabilera egokia da argazkien aldetik, baina bideoren bat gehitzeak bloga aberatsagoa egingo luke. Ortografia eta hizkuntzaren erabilera ona da, akats gutxirekin.
ResponderEliminarIrizpide zehatzei dagokienez, puntu gehienak azaldu dituzte, instalazioak, saioak eta helburuak zehaztuz. Hala ere, aurreikusitako diru gastuak faltan sumatzen ditut.
Kalifikazioa: 8’5
Uxue Mendia Fernandez, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzia 1. Maila
ResponderEliminar1. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko oharrak.
Bloga osatzeko eta udalekuak ahalik eta errealistenak izateko informazioa iturri desberdinetatik atera dute, batez ere pertsona desberdinekin hitz egin dute bloga ahalik eta osatuen egoteko. Blogaren aurkezpena egokia da, erraz aurkitzen dira gauzak. Ez dago bideorik, eta hori nire ustez akats bat da, blogak ikusgarriagoa izan beharko lukeela uste dut, dinamikoagoa. Diseinua egokia da, baina atal batzuetan letrak atzealdean ez du kolorerik “trasparentea” da eta beste batzuetan atzealdea zuria du, denetan berdina izan beharko luke. Bestela diseinua egokia da. Kolaborazioa nabari da “pagina” bakoitzaren azpian hori nork egin duen jartzen baitu, hala ere, nire ustez “pagina” bakoitzean ere batek baina gehiagok parte hartu dute. Hizkuntzari dagokionez akats batzuk daude.
2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko oharrak
Sarreran ez dago oso argi zein den udalekuen helburua, etab. Sarreran atal guztietara bideratzen dituzten atal txikiagoak daude. Antolatzaileak blogaren egileak dira. Erabiltzaileen ezaugarriak ez daude ondo zehaztuta, agian edozein haurrek parte har dezaketelako, baina nire ustez txanda berean 10 urteko haur bat eta 6ko bat izatea ez da ona ekintzen garapenerako, indarra etab ez baitira berdinak. Instalazioen arabera informazio egokia ematen dute, baina zein material beharko duten ez dute argitzen. Pilotaren inguruan egingo diren jarduerak zehaztuta daude eta baita pilotaz kanpo egingo diren jarduerak ere. Helburu nagusiak ondo zehaztuta daude. Haur bakoitzaren inskripzioarekin izango dituzten diru-sarrerak jartzen badute ere, ez dute zehazten udalekuak antolatzeko beharko dituzten gastuak. Udalekuak erakargarriak direla uste dut, pilotaz gain beste jarduera batzuk ere egingo baitira, eta pilotaren barnean espezialidade desberdinak landuko direlako. Erreferentziek atal bat dute eta argi ikus daitezke. Gainera, saioak nolakoak izango diren azaltzen dute.
Kalifikazioa: 7,5
Maria Granado Arrieta
Jarduera fisikoa eta kirolaren zientzien 1.maila.
1- Irizpide nagusiak:
ResponderEliminarBlogg-aren formatoa egokia da,nahiz eta ikusgarriagoa edo interaktiboagoa egitea asko hobetuko lukeen itxura. Informazio iturrien aldetik, desberdinak erabili dira baina gehiago erabili ahalko litzatekeen. Ekintzen azalpenak oso zehazki eginak daude eta gainera irudi lagungarriak dituzte. Blogg-a interesgarriago eta ikusteko errazagoa egiteko bideoak faltan sumatzen dira, beste norbaitek edo beraiek egindakoak. Egindako elkarrizketen audio/bideoak ere oso positiboa gertatuko zitzaketen. Blogg-ean erabilitako hizkuntza aproposa da.
2- Irizpide zehatzak:
Sarrera labur batekin irekitzen dugu bloga non proiektuaren gakoa ulertzen dugu. Nortzuk garen atalari esker uler dezakegu erakunde pribatu bat dela blogg-aren egile. Udalekuen ekintza batzuk aurrera eramateko nire iritziz arazo batzuk gerta ahal litezke umeen adin desberdinak kontutan harturik, talde berean 6 eta 10 urtekoak jartzea. Erabiliko diren instalazioak argi usten dira. Baita irudi eta guztiren bitartez udalekuaren zuzendari eta monitoreen irudiak ikus ditzakegu. Erabiliko den materiala eta kostua gehitu beharreko datuak bezala ikusten ditut. Jarduera motak eta kopurua oso zehaztuta eta azalduta daude irudiekin blogg-eko ataletako batean, oso positiboa dena, umeen gurasoak jakin dezaten beren semeek zer egiten ibiliko diren jakitzeko. Euskal pilotaz gain aurrak eta hauen gurasoak erakartzeko hainbat jarduera desberdin gehitzen dira.
3- Balorazioa: Guzti hau kontutan harturik, nire nota, 7,5
4- Mikel Rodriguez, JFKZ, 1.maila.
Irizpide orokorrei dagokionez, ikusten da informazio iturri desberdinak erabili dituztela, batez ere elkarrizketak eginez, baina nire ustez, artikuluak bezalako iturriak gehitu beharko zenukete informazioa konpletoagoa izateko. Diseinua egokia iruditzen zait, kolore biziekin eta edukiak erraz aurkitzeko eginda. IKT-ei buruz, argazkiak ondo daude eta bloga erakargarriagoa egiten dute baina bideoren bat jartzea ondo egongo litzateke.
ResponderEliminarGainera, informazio espezifikoa agertzen da, bai frontoiena, lo egiteko lekuena, umeek behar duten gauzena… baita izena emateko ere. Egingo diren aktibitateak ondo zehaztuta egotea ere zerbait garrantzitsua iruditzen zait.
Beraz, lan ona egin duzuela uste dut, bideo batzuekin lana borobilagoa izango litzateke baina bloga ona da.
Kalifikazioa: 8
Andoni Hermoso de Mendoza Zuazubiskar ( JFKZ 1. maila).
Hasierako inpresioa ez da oso ona izan, izan ere, ez dakit nire ordenagailuaren arazoa izango den edo ez, baina “saioak” atala, “Pagina Principal” bezala agertu zait.
ResponderEliminarBaina hasiera txar hau alde batera utzita, Blog-a analizatzeari ekingo diot!
Hasteko, estetikoki oso polita da, simplea baina egokia. Oso ondo desberdintzen dira pantailako elementu guztiak, eta hori beti da atsegina. Antolamenduaren ikuspuntutik ere, asko gustatu zait, dena dago zatikatuta, eta beraz testua ez da oso kargantea egiten. Momentu askotan argazkiak tartekatzen dituzte testuekin, eta hau oso lagungarria egiten da.
Informazioaren ikuspuntutik, iturri gehiago bilatzea faltan bota dut, nire ustez informazio extra honek, blogari sakontasun handiagoa emango liokelako.
IKT-en aldetik, bideoren bat edo gehitzea ondo egongo litzake, irakurlea erakartzeko, baina hala ere, ariketa esplikatzeko metodoa asko gustatu zait, eta originala iruditu zait.
Hikuntzaren aldetik, egokia iruditu zaidala esan beharra daukat, akats pare batekin, baina irakurtzeko oso atsegina egin zait.
Beraz akats puntual horiek alde batera utziz, 7.5 bat emango nioke blogari, originala eta erakargarria iruditu zaidalako.
Asier Sanchez Errazkin, JFKZF 1.Maila
Oso blog interesgarria iruditu zait, non udaleku batzuk proposatzen dituzten leku eder batean. Horrez gain joan aurretik badakizu zein izango den egingo duzunaren egitaraua eta beraz ideia bat baduzu gustokoa izango den edo ez eta oso idea ona iruditze zait.
ResponderEliminarBeste alde batetik, irudi asko erabili dituzte eta erakargarriagoa egiten zaizu irakurtzea eta baita ere informazio gehigarri asko ematen dizu.
Eskatzen zen guztia barneratzen da blogean eta oso ondo dagoela iruditzen zait.
Nire kalifikazioa: 9
Iker Lasquibar Hernandez, Jarduera Fisiko eta Kirolen Zientzia 1.maila
1- Irizpide nagusiak:
ResponderEliminarBlogg-aren formatoa egokia da baina erabilitako estetika ez zait erakargarria iruditzen letra estilo edota fondoko argazkiengatik. Informazio iturriak aztertuz, esan dezakegu zenbait erabili izan dituztela nahiz ta gehiegi ez izan. IKTak aztertuz esan dezakegu bideoen falta sentitzen dudala nahiz eta blogg-ean eduki aldetik garrantzi handiena ez izan itxuroso eta informazio aldetik aberats egiten du. Blogg-ean erabilitako hizkuntza maila aproposa dela uste dut nahiz eta zenbait unetan hala ez izan.
2- Irizpide zehatzak:
Sarrera batekin hasten da blogga eta honek aurrerantzean landuko den edukiari sarrera egokia ematen dio, hurrengo atal desberdinei dagokionez gutxinaka informazioa lortzen da. Udalekuan bertan erabiliko diren instalakuntzen argazkiak argi agertzen dira eta hau puntu positibo bat dela uste dut baina bestetik erabiliko diren materialak ez dira zehazten.
3- Balorazioa: Guzti hau kontutan harturik, nire nota, 7
4- Jon Mikel Dominguez Petralanda, JFKZ, 1.maila.